Letras

Getaria daukagu sarri agurtua
Bateko hondartza ta besteko portua
Edari bat badute etxean sortua
Azken urtetan indar galanta hartua
Txakoliña, txakoliña!
Getariko erregina!

Txakoliñak hartu du Elkanon postua
Askorekin baitauka harreman estua
Maite degu beraien doai berezkua
Parrileko arraia ta txakolin freskua
Txakoliña, txakoliña!
Getariko erregina!

La letra continúa más abajo...

¿No quieres ver más anuncios? Actualízate ahora

Mendi aldea dauka mahastiz jantzia
Ta gaurko bodegetan zer elegantzia
Beregan hurbiltzeko sortzen du "antzia"
Ez da beti erreza neurriya hartzia
Txakoliña, txakoliña!
Getariko erregina!

Txakolina txotxetik tranposua, noski
Seigarren tragurako kantu ta abesti
Hanka sartu genuen zapata ta guzti
Freskatzera juan ta barruraino busti
Txakoliña, txakoliña!
Getariko erregina!

Jendea festarako zegoen jarria
Bakoitzak ase zuen bere egarria
Urtean batekoa ez da mingarria
Gora Getariya ta txakolin berria
Txakoliña, txakoliña!
Getariko erregina!
Getariko erregina!

Writer(s): Angel Larraã‘aga Sudupe, Xabier Alberdi Alberdi

¿No quieres ver más anuncios? Actualízate ahora

API Calls

¿Scrobbling desde Spotify?

Conecta tu cuenta de Spotify con tu cuenta de Last.fm y haz scrobbling de todo lo que escuches, desde cualquier aplicación de Spotify de cualquier dispositivo o plataforma.

Conectar con Spotify

Descartar