歌词

Etxetik irten naiz gaur ere.
Zeren bila? Ez dakit.
Norekin bukatuko dudan?
Ezin esan, ez du ere
garrantzirik.
Beti gertatzen zait berdina;
orduak joan ahala,
garagardoa esku batean
iluntasuna azkarregi du
aldegiten.

Nora noa ordu hontan?
Eguzkia begietan,
noraezean dabilen
gautxori bat naizela
sentitzen dut beti.

歌词在下面...

不想看到广告?马上升级

Bero bero eginda nago,
tabernak ixtear,
gauaz ez du luzera joko,
berdin dio, ez dut
etxera itzuli behar.

Nora noa...
Sentitzen dut, beti
hegaka, gauaren bila zuzen.

Zu ere hemendik zabiltzanaz
jabetu banaiz ere,
lotsa lotsa eginda nago
muxu honekin zure albora
joateko.
Eguna laister hasiko da,
dena da aldatuko,
nerekin gelditzen bazara,
nahi dugunean
elkar dugu maitatuko.

Nora noa...
gautxori bat,
gautxori bat naizela
sentitzen dut, beti
hegaka, gauaren bila zuzen.

Writer(s): Aitor Gorosabel Garay, Javier Bastida Rementeria, Asier Osoro Gorrochategui, Arrillaga Borxa

不想看到广告?马上升级

相似单曲

API Calls

从 Spotify 记录音乐?

将您的 Spotify 帐户连接到您的 Last.fm 帐户,通过任何设备或平台上的任何 Spotify 应用记录您所听的一切内容。

连接到 Spotify

关闭